We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Gizona zakur egin zen

by Joseba Irazoki

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR

     

1.
Hasiera 02:10
2.
bazoaz 05:14
Bazoaz gauza tartez, zu ispilu zara. Bazoaz zeure urezko begi edo kristal burutik oinetarainoko sentiberaz; zeure nahitaezko ispilutasun nahitaez sentiberaz. Bazoaz eta gauzek euren imajina dizute eskaintzen, komertzioek ez duten desinteresez eta zu album bihurtzen zara edo erretratuen artxibo, edozein superfizie oroigailu asko eta nahastuz bete.
3.
Gizona zakur egin zen gizon izateko gauza izan ez zelako. Asko nekatu zen gauza asko pentsatzen eta egundo ez zuen pentsatu gizaki zenik. Asko saiatu zen legeak betetzen, legeak betearazten, legearen morroi, legelarien esaneko, zakurrik zintzoena bezain esaneko. Egundo idortu ez zitzaion bihotzaren ihaultzaile bizitu zen kateei ez baina, bihotzari ausiki eta ausikiz egundaino.
4.
zenbat denbora galdu geldi geldo zenbat egon egun begi belarri zentzu geldi geldoz erlojuz ahaztuta egon geldi geldotan galduta! zenbat ordu denbora akordu gabeko geldi-erdi lokartu halako zoritan edozein huskeri goxori egote hutsaren zerutan zurtuta!
5.
oroituz 02:39
Oroitzen haiz? Oroitzen haiz? Iratze tartean zaldikume gazteak ginelarik mendi xulufraiei usainka edo katakurtxintxak pertsegitzen haize-euritan oratuta xoro-xoro! xoro-xoro! Beran edo Pantikosan Automobil gorrian gauaren oihanera nola sartzen ginen koadrillan, begiak izar, gasnaz mozkor ardoz ase poz-nigarretan! poz-nigarretan! Arantzan edo Erratzun Oroitzen haiz? Oroitzen haiz?
6.
trinkili trankala ari gara trinkili trankala betikoan trinkilik trankala trankalak trinkili bizitza bideko egunen orduan uneen ritmoan trinkili trankala bizi gara betiko trinkili -trankala trajiko majiko sorpresa handiko bidaia bizitza beteko noiznahikoan tranbala
7.
Giroa gori, labe zuloa Adar sarean poz-irri Pare-parean, azal leuneko bi enbor gazte, bi gerri Begiek tiro, muinetik oihu, borborka zenbat iturri! Izarrek zizta, lurrak kilika... Oihan beltzean ILBERRI Haizeek zenbat sorgin-ausiki beren ahoan dakarten! Mila zinaurri dantza eroan, xilkoan kabi egiten. Zainetan barna, txinparta salda Gorputza gorputzari men Hostoak dardar, izerdia su… Oihan beltzean GORAPEN Ortzeak ezin baitio eutsi, oka egin du elurte; kattagorriek zilipurdika moxkortuak dirudite. Soinujolea urruntzen doa, musika hiltzen den arte. Zuhaitzak lotan dautza lurrean... Oihan beltzean ILBETE
8.
erreka 03:35
Preso zeukaten ate guziak irekitzen zituenean erreka bihurtzen zen uholde Alkoholak, irriek, ukituek, solasek betetzen, puzten, berretzen, hazten zuten Uhin ero Apar gozo Zurrunbilo bizi Jauzi alai Amaieran zorion betea emanen zion itsasora iristea espero zuen Ordea hits oso, hondartza zabal baten besoetan amiltzen zen Bestondoa erraten diotena harea idorra bertzerik ez da ahoan
9.
uztaroa 04:04
Ohatze orotako itsasoak josiak daude uhartez, zeinetan noraezean dabiltzan mariñel bakartiek topo egiten baitute, hegoak bulkaturik, uztaroa ailegatzen denean; orduan batak bertzearengan mahatsa bildu, ardoa edan eta dantza egiten dute, mozkor eta ase ziplo erortzen diren arte.
10.
aizan 03:32
Aizan, musulapur, gauaren babes, nora hoa ihes? edo zeren beldur? Aizan hi, otseme, azkazal zorrotz, ehiztari bihotz, sorgingarri ene. Aizan, sugar gotor: aseezin hago. Iraun, ero-aro, betikotz ezilkor!
11.
ama-alabak 04:10
Ama-alabak arratsin, biyek etzinta guatzin, txorikumia hegal azpian bezala zagozin Lotuak ezin berexi, mateletan bi gerezi, ametsetako zelaietara yoanak igesi Kopetatik izerdiya, abudo da gaberdiya Burla egitten hor ari zaizu beldurren zaldiya Larruazala hain fiña, ezpañetako iriña, neska pertxentaz mozorrotzian yateko egiña Haragiyaren haragi Amaren magala kabi Ar-eme-ume: animaliyak gizaldiz-gizaldi

about

Hirusta records

credits

released June 5, 2006

license

tags

about

Joseba Irazoki Euskadi, Spain

JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean. /// ... more

shows

contact / help

Contact Joseba Irazoki

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Joseba Irazoki, you may also like: