1. |
Arimaren bila
18:49
|
|||
Arimaren bila
Noruntz eramaten gaitu errepideak?
Urrunera?
Leku berri batetara?
Gure barrenera?
Zer bilatzen dugu errepidean?
Errealak al dira kotxearen leihotik ikusten ditugun paisaiak?
Gure irudimenaren islada besterik ez dira?
Iraganean, beste nonbait ikusi al ditugu?
Amets batean?
Amestu al ditugu?
Ametsetan ikusitakoaren bila al goaz errepidean?
Arimaren bila
Errepidean lagun dugun musika nondik dator?
Kotxearen irratitik edo gure buruaren barnetik?
Edo bietatik beharbada?
Musika bera al da?
Ametsaren musika. Musikarik ote dago ametsetan?
Ametsetan entzundako hura errepikatu nahi al dugu?
Edozein unetan musika hori gure buruan entzutean errepideari ekin al diezaiokegu berriz ere?
Errepidean al gaude berriz ere?
Ez al da gauza bera?
|
Joseba Irazoki Euskadi, Spain
JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean. /// ... more
Streaming and Download help
If you like Arimaren bila, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp