1. |
Batzuek ixo ixo
05:04
|
|||
Batzuek ixo-ixo!
Bertzeek axa-axa!
Hau komeri exkaxa!
Gerraren trumoi-kaxa
ixten ez da erraxa!
Batzuendako argi,
bertzeendako ilun
Arma-tiro-pun!
Denek solas ta solas,
ezin elkarri entzun!
Tik-tak tik-tak denbora
urtez urte badoa
Etor bedi hegoa!
Haize zaharrak kanpora!
Hau konpondu beharko da!
|
||||
2. |
Euria ari du
04:26
|
|||
euria ari du,
jendea laister doa
aterpearen bila
...ta ni ez naiz bustitzen
babes bat daukatelako
euria maittatzearen
babesa,alegia
|
||||
3. |
Beldurrik gabe
05:03
|
|||
Erraldoiaren eskuetan utzita
txupeteari adio erraten dion haurra bezala
Argia itzalita lehenbiziko aldiz lo egin
mamu gaixtoekin borrokatzeko prest
Koadrillako oilarraren
beharrik ez izan
Nagusiari hortzak erakutsi
hitz totelka hasi gabe
Bakarrik izan gaurtik aitzinera
uxatu xantaia guziak
Aspaldiko maitalearen
gutun hunkigarriak zakarrontzira
Aingura bildu eta abiatu
Beldurrik gabe bizi
|
||||
4. |
Yemengo atuna
04:57
|
|||
Yemengo atuna, hemengo
Belgikako lasagna, begiko
Txinako zainzuriak, etxeko
Begiak itxi eta jan
Kontsumitzailearen mahaian
Deus ez dadin falta garaian
Gaileta ekologikoak kamioian
Naturistak hegazkinez zeru goian
Autoa merkeago Kanboian
Begiak itxi ta amets
Nahi ez dena ez sinets
Datorren bezalaxe irents
Aldaketa klimatikoa
Hala da pronostikoa
Sekulako ostikoa
Sekulako ostikoa!
|
||||
5. |
||||
6. |
Ohartzean
07:47
|
|||
Ohatzean,
bakarrik zaudela ohartzean,
jeiki eta oroimenaren hozkailura
joaten zara, han ze freskura!
Besarkada potorik ote zaizun gelditzen,
balaku-yogurren bat, haiekin eztitzen
dituzulako zauriak, eta ez du inporta
data iraungia izateak, txokolatezko pinporta
dutenak goxoak; gero berriz kamainara
eta hegan ametsen erresumara.
Horrela hagitzez hobeki.
Aspertzean begiak ideki,
altxa eta ospa kanpora,
Oihuka erran: Gora!
|
||||
7. |
Galderak
01:53
|
|||
8. |
Le bonheur est simple
03:33
|
|||
Le bonheur est simple,
gasna mazel bat,
botila bat ardo,
eta konpainia ona
mahaiaren bueltan
Le bonheur est simple,
lertsun tropa hegoaldera
bare bat ainarrean gordea
eta onddo batzuk
mendiaren opari
Le bonheur est simple,
ibai nagi bat,
amets txoroak sakeletan
eta xakur bat saingaka
zure bidera
|
||||
9. |
Nonahi
06:10
|
|||
Nonahi bada zikina nonahi zalaparta
Zenbat dezibelio zenbat zarata
Itsas-lurrak bortxatu ditugu indarka
Natura suntsitzeko da giza enbata
Bagoaz baldarka
Geroko lagata
Herentzian kaka
Guiness liburuan guk
Kirtenen marka
Inora ez heltzea ahal denik azkarren
Horra aurrerapenak zer on dakarren
Inork ez du izan nahi ezertan bigarren
Horretxek uzten digu hamaika aztarren
Arima pozarren
Saltzen dugun arren
Fama lortzearren
Esaidazu arren
Ez al da zorionik
Eza nabarmen?
|
||||
10. |
Bashorentzat
03:06
|
Joseba Irazoki Euskadi, Spain
JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean. /// ... more
Streaming and Download help
If you like Joseba Irazoki, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp