Zu al zara?

by Joseba Irazoki

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Zu al zara? via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days

      €12 EUR or more 

     

1.
LUCIO MAITE ZU BAI TREBE JAUNTXO GUZTIEI EGITEN KALE BIZITZA EREDU BIKAINA GU GAITUZU ZURE ZALE ZU GOGOAN(X2) DURRUTTI ENTZUTEN GOAZ (X2) GOGOTIK PASAIARA HURBILTZERAKOAN HAN ERAILDAKOAK GOGOAN EZIN AHANTZ ETA EZIN AHANTZ HAN GERTATUTAKOA EZIN AHANTZ LIBRE IZATEKO BORROKALARIAK ZUEK ZARETE GURE GIDARIAK EGUN PASA ARI GARA ZU BURUAN DURRUTI BELARRIAN DONOSTIRANTZ GOAZELA GORA KAXILDA GARRAXIKA(X2) GOXO-GOXO TRIPA BETE-BETETA LIBURU BAT POSTRE GISA GURETZAT ZU GOGOAN(X2) DURRUTTI ENTZUTEN GOAZ(X2) GOGOTIK PASAIARA HURBILTZERAKOAN HAN ERAILDAKOAK GOGOAN EZIN AHANTZ ETA EZIN AHANTZ HAN GERTATUTAKOA EZIN AHANTZ ------------------------------------------------------- QUERIDO LUCIO, POCOS TAN HÁBILES COMO TÚ SE LA DISTE A TODOS LOS PODEROSOS TU VIDA ES UN MODELO PERFECTO AQUÍ NOS TIENES A TUS SEGUIDORES ACORDÁNDONOS DE TI, DURRUTTI VAMOS ESCUCHANDO CON PLACER AL ACERCARNOS A PASAIA, EN MENTE LOS QUE ALLÍ FUERON ASESINADOS IMPOSIBLE OLVIDAR IMPOSIBLE IMPOSIBLE OLVIDAR LO QUE ALLÍ OCURRIÓ LOS LUCHADORES POR LA LIBERTAD NOS MARCÁIS EL CAMINO A SEGUIR ESTAMOS PASANDO EL DÍA TÚ EN NUESTRO RECUERDO DURRUTI EN NUESTROS OÍDOS VAMOS HACIA DONOSTIA GRITANDO GORA KAXILDA CON EL ESTÓMAGO SACIADO TOMAMOS UN LIBRO COMO POSTRE ACORDÁNDONOS DE TI, DURRUTTI VAMOS ESCUCHANDO CON PLACER AL ACERCARNOS A PASAIA, EN MENTE LOS QUE ALLÍ FUERON ASESINADOS IMPOSIBLE OLVIDAR IMPOSIBLE IMPOSIBLE OLVIDAR LO QUE ALLÍ OCURRIÓ
2.
MUNDUA BURUAN KABITZEN ZAIZU, BAINA BURUA EZ MUNDUAN, HEGAN EGITEN DU, ZERUA BILATZEN DU, HARATAGO DOA, HARATAGO DOA. HOZKAILUAK SALDU NAHI DITUENAK EZIN DUELA GREBA EGIN ERRATEN ARI DA BATEN BAT IRRATIAN ERREALITATEA EZ DA EZ ERREALA ETA EZ INPORTANTEA, HORREGATIK EXISTITZEN DA ARTEA, BEHARRIK. MUNDUA BURUAN KABITZEN ZAIZU, BAINA BURUA EZ MUNDUAN. AUTOEN ATZEKO ARGI GORRIEK IPURTARGI LARRITUAK DIRUDITE EURIPEAN. BERRIRO HASI NAHI DUT GITARRA JOTZEN ZURI KANTU HAU JOTZEKO. BERUN AGERI DA ZERUA. ZERUA IZATEN DA PINTATZEN ZAILENA, ERRAN NIZUN, NIRE MINA ERAKUSTEN NIZUN BITARTEAN MUNDUA BURUA KABITZEN ZAIZU, BAINA EZ BURUA MUNDUAN. ZENBAT DENBORA, ZENBAT LEKU, ZEN BAT JENDE. HOZKAILUAK SALDU NAHI DITUENAK EZIN DU GREBA EGIN LEHIAKORTASUNA BEHAR DA. ------------------------------------------------------ TE CABE EL MUNDO EN LA CABEZA PERO NO TU CABEZA EN EL MUNDO VUELA, BUSCA EL CIELO, VA MÁS ALLÁ, VA MÁS ALLÁ. UNO QUE QUIERE VENDER FRIGORÍFICOS ESTÁ DICIENDO EN LA RADIO QUE NO PUEDE HACER HUELGA LA REALIDAD NO ES REAL NI TAMPOCO IMPORTANTE, POR ESO EXISTE EL ARTE, MENOS MAL QUE EXISTE TE CABE EL MUNDO EN LA CABEZA PERO NO TU CABEZA EN EL MUNDO LAS LUCES ROJAS TRASERAS DE LOS COCHES PARECEN LUCIÉRNAGAS AGOBIADAS BAJO LA LLUVIA QUIERO EMPEZAR DE NUEVO A RASGAR LA GUITARRA PARA TOCARTE ESTA CANCIÓN. EL CIELO ES PLOMO. EL CIELO ES LO MÁS DIFÍCIL DE PINTAR, TE DIJE, MIENTRAS TE MOSTRABA MI DOLOR. TE CABE EL MUNDO EN LA CABEZA PERO NO TU CABEZA EN EL MUNDO CUÁNTO TIEMPO, CUÁNTOS LUGARES, CUÁNTA GENTE EL QUE QUIERE VENDER FRIGORÍFICOS NO PUEDE HACER HUELGA HAY QUE SER COMPETITIVO
3.
04:28
ZU ZARA EDO EZ ZARA HOR DAGOENA EGIAZKOA TRAGO BAT ETA BERTZE BAT AGERTUKO AL DA BERTZE NORBAIT EGIA ERRAN EDO EZ ERRAN HORRA HOR LERRO GORRIA ZU ALDATZEN SAIATZEA HORI BAI LAN ABSURDOA TRAGO BAT ETA BERTZE BAT TXAKETA GALDUTA ETXERA MOZKORRAK ETA HAURRAK BERDIN-BERDINAK OTE DIRA EGIA DA EDO EZ AL DA HORRA HOR NERE GALDERA TRAGO BAT ETA BERTZE BAT BERTZE BAT ETA BERTZE BAT ERDI ALUZINATUA ZU ALDATZEN SAIATZEA EGIA ERRAN EDO EZ ERRAN HORRA HOR LERRO GORRIA MOZKORRAK ETA HAURRAK BERDIN-BERDINAK OTE DIRA EGIA DA EDO EZ AL DA HORRA HOR NERE GALDERA --------------------------------------------------- ¿ERES O NO ERES TÚ? EL QUE ESTÁ AHÍ, EL AUTÉNTICO UN TRAGO Y OTRO MÁS ¿APARECERÁ OTRA PERSONA? DECIR LA VERDAD O NO DECIRLA ESA ES LA VERDADERA LÍNEA ROJA INTENTAR CAMBIARTE ESO SÍ QUE ES ALGO ABSURDO UN TRAGO Y OTRO MÁS Y PARA CASA DESPUÉS DE PERDER LA CHAQUETA LOS BORRACHOS Y LOS NIÑOS ¿SEGURO QUE SON IGUALES? ¿SERÁ VERDAD O NO SERÁ VERDAD? ESO ES LO QUE ME PREGUNTO UN TRAGO Y OTRO MÁS Y OTRO MÁS Y OTRO MÁS MEDIO ALUCINADO INTENTAR CAMBIARTE DECIR LA VERDAD O NO DECIRLA ESA ES LA VERDADERA LÍNEA ROJA LOS BORRACHOS Y LOS NIÑOS ¿SEGURO QUE SON IGUALES? ¿SERÁ VERDAD O NO SERÁ VERDAD? ESO ES LO QUE ME PREGUNTO
4.
Zorion hori da objetiboa objetiboekin apaindua Hala izan ahal da? edo hala izan ote da? denak zoriontsu denak zoriontsu Zorion hori da objetiboa objetiboetan makilatuaK Hala izan ahal da? edo hola izan ote da? ZENAK zoriontsu sare hoietan ------------------------ Esa felicidad es objetiva adornada con objetivos ¿Ha sido de aquella manera? ¿O habrá sido de aquella manera? Todos felices Todos felices Esa felicidad Es objetiva Maquilladas en objetivos ¿Ha sido de aquella manera? ¿O habrá sido de esta manera? Todos felices En esas redes
5.
02:27
6.
Gaur Bilbon etzi Parisan traveller buhameen gisan Begiak bihotza ehizan xoko on baten peskizan Hala, batetik bertzera nere arabera Gose naizelarik geldi Zerbitzariak irri dagi «Etorri ta jarri hadi Nik aseko haut hi ongi» Ez pentsatu zaborra den Ez erran hori Zerekin eta nola egina ote? Nork daki zer sartzen dugun gure ahoan Kate haundien bazka pobreen plateran Telebistakoek diote: “ezin da txarra izan” Gaur Bilbon etzi Parisan traveller buhameen gisan Begiak bihotza ehizan xoko on baten peskizan Hala, batetik bertzera nere arabera Gose naizelarik geldi Zerbitzariak irri dagi «Etorri ta jarri hadi Nik aseko haut hi ongi» Ez pentsatu zaborra den Ez erran hori Zerekin eta nola egina ote? Nork daki zer sartzen dugun gure ahoan Kate haundien bazka pobreen plateran Telebistakoek diote: “ezin da txarra izan” Ona, garbia sortzen den gaia Duina, justua haren ordaina Eman zurea tori nerea Hau eskatzea ez da sobera -------------------- Hoy en Bilbao, pasado mañana en París Como un gitano nómada Mis ojos y mi corazón despiertos, a la caza de algún lugar acogedor Así ando, de un lado para otro, siempre a mi aire Cuando siento hambre, paro Y el camarero o camarera me sonríe «Pasa y siéntate cómodo; ya verás cómo hago que te sientas satisfecho» No pienses que es comida basura No digas eso ¿Cómo y con qué estará hecho? ¿Quién sabe qué es lo que nos llevamos a la boca? Los ‘manjares’ de las grandes cadenas llenan el plato de los pobres Desde la televisión nos machacan: “eso no puede ser malo” Hoy en Bilbao, pasado mañana en París Como un gitano nómada Mis ojos y mi corazón despiertos, a la caza de algún lugar acogedor Así ando, de un lado para otro, siempre a mi aire Cuando siento hambre, paro Y el camarero o camarera me sonríe «Pasa y siéntate cómodo; ya verás cómo hago que te sientas satisfecho» No pienses que es comida basura No digas eso ¿Cómo y con qué estará hecho? ¿Quién sabe qué es lo que nos llevamos a la boca? Los ‘manjares’ de las grandes cadenas llenan el plato de los pobres Desde la televisión nos machacan: “eso no puede ser malo” Bueno, sano Aquello que producimos Digno, justo Lo que damos a cambio Dame tú lo que produces Aquí tienes lo que yo he creado No creo que esto sea pedir mucho
7.
Xakurrak preso daude, Txina urrunean Haragi-jaleek preso dauzkate, gizendu ta jateko Gizaki kanibalen menpe, noiz akituko zain Salbatuko dituenik nonbaitetik etorriko al da? Salbatuko dituenik ailegatuko ote da? Gau eta egun sainga eta ulu batean. Zerura begira laguntza eskean Xakurrak libre daude Txina urrunean, etorri zaizkie salbatzaileak Espazio urruneko xakurrek askatu dituzte, urrungo xakur estralurtarrek askatu dituzte Gizaki zakur-jaleak, barazki-jale orain Zakur laser izpiekin ardi bihurtu dira. Gizakiak zapalduta mundu osoan Gizaki bihozgabeek zanpatuta Salbatuko dituenik nonbaitetik etorriko al da? Salbatuko dituenik iritsiko al da? ---------------------------------------------------- Los perrros están presos en la lejana China Los carnívoros los han apresado, para cebarlos y comerlos Sometidos por los caníbales humanos, esperando cuándo los matarán ¿No vendrá nadie de alguna parte a salvarlos? ¿No llegará jamás su salvador? Ladran y aullan día y noche; con la mirada en el cielo suplicando ayuda Los perros están libres en la lejana China Llegaron sus salvadores Son otros perros llegados de un espacio remoto quienes los han liberado Los perros extraterrestres los han liberado Los humanos comedores de perros, son ahora vegetarianos Se han convertido en ovejas gracias a los rayos laser de los perros Los humanos oprimidos en todo el mundo Sometidos por otros humanos crueles y despiadados ¿No vendrá nadie de alguna parte a salvarlos? ¿No llegará jamás su salvador?
8.
Garaipenik ez dut bilatzen, porrotik ez nuke nahi, enpate batekin aski, enpatiarekin ere bai. Zure larrupea helburu, nire arima xede, distantziak urrituta, ohitura ona lege. Hala mintzatzu zitzaion maingua miopeari, makila eta antiojoak trukatuta elkarri. Kantari ibilki dena maingu samarra bada, kantua aditzen duena lagun miopea ote da? ------------------------------ No busco una victoria, ni quisiera una derrota, me vale con un empate y también con la empatía. Los escondrijos de tu piel como meta, y mi alma como objetivo. Acortando las distancias, que la buena costumbre sea norma. Así le dijo el cojo al miope al intercambiarse el bastón del uno por las gafas del otro. Si el cantante es medio cojo, ¿será su amigo miope quién escucha esta canción?
9.
10.
08:13
ARAUAK ONARTU BEHARRA DA ZIGORRA EZ ISUNA, EZ KARTZELA, Ez HERIOTZA. ARAUAK ONARTZEA DA ZIGORRA, BURUA MAKURTZEA, ARRAZOIA EMATEA, MEN ETA MEN EGITEA ETA AMEN ESATEA. NORMALTASUNA DA ZIGORRA. ZIGORRA NORMA DA ARAUAK ONARTU (ETA) ONARTU BOTEREAREN MEZULARI BIHURTZEA DA ZIGORRA ----------------------------- CASTIGO ES TENER QUE ADMITIR LAS REGLAS NO LA MULTA NI LA CÁRCEL, TAMPOCO LA MUERTE CASTIGO ES TENER QUE ADMITIR LAS REGLAS, AGACHAR LA CABEZA DAR LA RAZÓN, OBEDECER Y DECIR AMÉN CASTIGO ES LA NORMALIDAD, CASTIGO ES LA NORMA ADMITIR Y BENDECIR LAS REGLAS CASTIGO ES CONVERTIRSE EN LA VOZ DEL PODER
11.
PerfekTUTU soinua, onenaren doinua PerfekTUTU soinua, nonahi dago lehia estua Zernahitan bikainena izateko sortua PerfekTUTU soinua, irabazleen patua Ta galtzen dantzatzea, zein zaila den ordeaaaa Irabazleen doinuekin, soinu perfekTUTUekin Tronpeta eta tronboi onenekin… dantzan Irabazleen doinuekin, soinu perfekTUTUekin Mahats zapan trakets dantzan Ezin ikas arin dantzan Gaizki dantzatzea hezur eta haragizkoa baita --------------------------------------------------------------- El sonido perfecTOTO La música del mejor El sonido perfecTOTO En todas partes hay que competir Nacido para ser el no va más en lo que sea El sonido perfecTOTO El sino de los vencedores Y, sin embargo, qué difícil es cuando se pierde bailar al ritmo de los vencedores con el sonido perfecTOTO Bailar con las mejores trompetas y trombones… Al ritmo de los vencedores con el sonido perfecTOTO Pisando uvas bailando torpemente Imposible aprender a bailar bien Porque es de carne y hueso bailar mal

credits

released November 23, 2018

"Disko hau 2018ko abuztua eta urria artean End Note, Atala eta etxeko estudioetan grabatu dugu.

Joseba Irazoki & Lagunak gara:

Felix Buff/ Bateria eta ahotsa.
Jaime Nieto/ Baxua.
Ibai Gogortza/ Gitarra.
Joseba Irazoki/ Ahotsa, gitarra eta kaoss pad.


Johannes Buff/ Grabazioa eta nahasketa.
Iñigo Irazoki/ Atala estudioko grabazioa eta zuzeneko soinua.

Ager Insunza pedalsteela "Zigorra" kantuan.
Aida Torres ahotsak "Gose naizelarik", "Lucio eta Durutti" eta "Gezurrezko bizia" kantuetan.
Abraham Boba teklatua " Zu al zara?" kantuan, Ruben Caballero "Salbatzaileak" kantuan eta Israel Marco "Enpate batekin aski" kantuan.
Samplerra "Zu al zara? II" interludioan Lukas Ligetiren "Stories of the unknown" kantutik hartua.
Samplerra AAAAA interludioan Richard Bishopen "Dingbatica Cathedral" kantutik hartua.

Hitzen itzulpenak(Traducciones) weborrian/ Mikel Taberna
josebairazoki.bandcamp.com

Joseba Irazoki
josebairazoki.bandcamp.com
Includes unlimited streaming of Joseba Irazoki & Lagunak via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.




Musika guztiak Joseba Irazokik eginak dira "Gezurrezko bizia" izan ezik, Felix Buffek sortua dela.

Ekoizpena: Johannes Buff eta Joseba Irazoki & Lagunak.
Masterra: Jonan Ordorikak Mamian.
Diseinua: Serafim De Sousak marrazkiak eta Ramon Zabalegik maketazioa.
Kontaktua: BLACK IZAR booking & management
Tel: 686 456 217 (Luis)
E-mail: blackizar@gmail.com
Web: www.blackizar.com

KANTARIAREN AKATSA

Oroitzen naiz noiz ezagutu nuen Joseba Irazoki bertatik bertara: 2011ko urriaren 7an izan zen. Hain zuzen ere, Tolosan, Bonberenea elkartean, han non hamaika ekitaldi mota antolatzen baitziren eta non Karlos Osinagak (Lisabö) bere ekoizle lanetarako egoitza baitzuen, eraikinaren goiko solairuko estudioan. Hilabete batzuk lehenago, lagun talde batek Fundación Robo izeneko plataforma digitala sortua genuen; haren bidez ezagutarazi nahi genuen garai hartan Espainiako estatuan sortzen ari zen musika mota baten xede soziala, eta Bonberenea leku ezin aproposagoa zen Woody Guthrieren “This Land Is Your Land” kanta mitikoaren gaztelaniazko egokitzapena grabatzeko (“Esta tierra es nuestra”), plataformaren helburuen adierazpen gisara aurkezteko. Roberto Herrerosek (musikaria, aktibista eta lagun handia) eta biok nolabait ere zeratu genuen kantaren bertsioa, eta gero hala Robertok berak nola Karlosek proposatu zuten Josebak parte hartzea grabazioan, banjoa jotzen. Nik ikusia nuen Atom Rhumbarekin, gitarra jotzaile, baina oroitzen naiz zer erran zidan orduan Robertok: “Joseba gai da inork baino hobeki jotzeko sokak dituen edozein gauza”.

Egun hartatik honat igaro den denboran, 7 urte pasa, Joseba Irazoki kide eta lagun izateko aukera eta suerte ikaragarria izan dut; ezagutu dut musikari honen handitasuna (Robertok arrazoia zuen) eta gainera deskubritu dut autore gisara zer-nolako lanak egiteko gai den. Alde horretatik, erranen nuke bere osotasunaren erakusgarria dela orain Lagunak taldearekin ekarri digun Zu al zara? (Bidehuts, 2018) diskoa. Bertan, taldearekin batera, Irazokik agerian uzten digu bere soinu unibertso joria, tarteka bortitzak izatera iristen diren instrumentu joaldi txundigarriak samurtasunaren eta amorruaren artean murgiltzen diren kantekin batuz, ahotsa modu dotore bezain durduzagarrian erabiliz; nolanahi ere, harrigarria. Baliteke Euskal Herrian izatea nolabaiteko triangelu soniko bat, zeinaren erpinetan Lisabö, Mursego eta Joseba Irazoki eta Lagunak dauden, eta haren aldeak izatea ozeano bat bere baitan biltzen duten mugalerroak, abanguardia musikala rock garaikidearekin eta folk tradizioarekin gurutzatzen den lekua; hori dena hartuz halako zentzu zabal batean, zeinari bakarrik antzeman dakioke artista hauen obretan murgilduz.

Zu al zara? honek badu, gainera, ezin ederragoa den alderdi liriko gordin bat, hitzen lerro bakoitzean eta kanta bakoitzean isurtzen dena. Ausartzen naiz erratera badela album osoaren gainean itzal egiten duen kontzeptu bat: musikariak lortu nahi lukeen askatasuna; langintza honetan ari garen guztiok grinaz bilatzen duguna nahitaez inperfektua izan behar duen askatasuna izanagatik. Baina horixe da gure askatasuna, musika maite dugun guztiona –egile nahiz entzule huts garelarik-, denok akastunak garela onartuz: mainguak, miopeak edo eroak. Mundu honetan, non “haiek ekoizten” baitute euren gaia eta “nik ematen” baitizut sortu dudana, non musika, kontsumitu beharrean, disfrutatu egiten baita; hemen, non ez baitugu elkarrekin lehiatzen, aski ongi dakigulako zenbat behar dugun elkar, batek bertzea. Horregatik da hain naturala beratar musikari honek libertarismoari kantatzea, Lucio Urtubiari keinu eginez, Durruti omenduz eta gogora ekarriz, poema paregabe batean, Pasaian orain dela 38 urte izan ziren hilketa gupidagabeak, zeinetan bizia kendu baitzieten komando autonomo antikapitalistetako lau gazteri, horren bidez aditzera emanez kantatzea eta musika jotzea goiari eustea eta askatasuna bilatzea dela. Musikan aditua den kazetari alferra banintz eta disko honi etiketa bat paratu beharko banio, rock psikolibertarioa dela erranen nuke.

Diskoko kanta batean, Josebak erraten du boterearen mezulari bihurtzea dela zigorra, eta normaltasuna ere zigorra dela. Saria da, ordea, kanta hauek goi-goian hegaka egiteko duten gaitasuna; saria da normala (zentzu txarrean) edo arrunta den deus ez duen disko bat egitea. Zu al zara? album zoragarri bat da. Inperfektutasunez zoragarria, unerik ederretan (bai eta gogorrenetan ere) gure bizitzak diren bezalaxe.

LA COJERA DEL CANTOR

Conocí personalmente a Joseba Irazoki el 7 de octubre de 2011. Fue en Tolosa (Gipuzkoa), en el centro social Bonberenea en el que, además de las múltiples actividades que se desarrollaban, tenía su centro de operaciones Karlos Osinaga (Lisabö) como productor en el estudio situado en la planta
superior. Un grupo de gente habíamos creado pocos meses antes la plataforma digital Fundación Robo, con la que tratábamos de visibilizar la dimensión social de la música que se estaba creando en aquella época en el estado español, y Bonborenea era el lugar ideal para grabar una adaptación al castellano de la mítica “This Land Is Your Land” (“Esta tierra es nuestra”) de Woody Guthrie como declaración de intenciones de la plataforma. Roberto Herreros (músico, activista y gran amigo) y yo pegeñamos la versión del tema, y entre Karlos y él sugirieron que Joseba participara en la grabación tocando el banjo. Yo lo conocía como guitarrista de Atom Rhumba, pero recuerdo que Roberto me dijo: “Joseba es capaz de hacer sonar estupendamente cualquier cosa que tenga cuerdas”.

Desde aquel día, hace algo más de 7 años, he tenido la oportunidad y la tremenda suerte de contar con Joseba Irazoki como compañero y como amigo, de conocer su magnitud como músico(comprobando que Roberto estaba en lo cierto) y de descubrir en él además una faceta autoral que alcanza su epítome en este Zu Al Zara? (Bidehuts, 2018) que firma con su banda Lagunak, al igual que en anteriores trabajos. Con ella Irazoki despliega su universo sonoro fundiendo desarrollos
instrumentales apabullantes y por momentos violentos con un cancionero que se mueve entre la delicadeza y la rabia, haciendo gala de un tratamiento vocal precioso e inquietante; sorprendente al fin. Puede ser que exista en Euskal Herria un triángulo sónico en cuyos vértices estén Lisabö,
Mursego y Joseba Irazoki eta Lagunak que delimite un océano en el que se cruza la vanguardia musical con el rock contemporáneo y la tradición folk, todo ello en un sentido tan amplio que solo se puede imaginar adentrándose en las obras de artistas como estos.

Zu Al Zara? posee además una dimensión lírica cruda y hermosísima que fluye verso a verso y canción a canción. Hay, me atrevería a decir, un concepto que planea sobre todo el álbum: el de la libertad ansiada por el músico, una libertad que todos los que nos dedicamos a esto perseguimos afanosamente aunque es por naturaleza una libertad imperfecta. Pero es nuestra libertad, la de los que amamos la música -haciéndola o simplemente escuchándola-, todos reconociéndonos en nuestras taras, cojos, miopes o dementes. En un mundo en el que “ellos producen” y “yo te doy lo que he creado”, en el que la música no se consume, se disfruta. Uno en el que no competimos porque sabemos lo mucho que nos necesitamos. Por eso resulta tan natural que la sensibilidad del músico beratarra le lleve a cantarle al libertarismo, haciéndole un guiño a Lucio Urtubia, homenajeando a Durruri y recordando en un verso que vale por mil los miserables asesinatos de los miembros de los comandos autónomos anticapitalistas en Pasaia hace 38 años, haciéndonos saber que cantar y tocar es resistir y buscar la libertad. Si yo fuera un periodista musical muy vago y tuviera que etiquetar este disco, hablaría de rock psicolibertario.

Dice Joseba Irazoki en uno de los temas del disco que el castigo es convertirse a la voz del poder, y también que el castigo es la normalidad. El premio es la capacidad que tienen estas canciones para volar altísimo, el premio es conseguir hacer un disco en el que nada es punitivamente normal, en el que nada es ordinario. Zu Al Zara? es un álbum extraordinario. Imperfectamente extraordinario, como lo son nuestras vidas en sus momentos más maravillosos, y en los más duros también.
(Nacho Vegas)

license

tags

about

Joseba Irazoki Euskadi, Spain

JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean. /// ... more

contact / help

Contact Joseba Irazoki

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Joseba Irazoki, you may also like: